Edukira joan

Urrezko Horda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko Horda
Зүчийн улс
1240ko hamarkada – 1502
Monarkia absolutua
Urrezko Hordako bandera

Urrezko Hordako armarria

Hordaren hedapena c. 1300
Geografia
HiriburuaSarai Batu
Azalera6.000.000 km2 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Mongoliera (aristokrazia)
Kiptxak hizkuntzak (herria)
ErlijioaTengrismo, Xamanismo, Islam, Kristautasun, Judaismo, Tibetar budismo
(1240–1313)
Islam (erlijio ofiziala)
(1313–1502)
Historia
Aurrekoak
Mongolen Inperioa
Kumaniar-Kiptxak Konfederazioa
Volgako Bulgaria
Ondorengoak
Krimeako Khanerria
Qasimgo Khanerria
Kazango Khanerria
Kazakhen Khanerria
Uzbekiarren Khanerria
Astrakango Khanerria
Sibirreko Khanerria
Khivako Khanerria
Timuridoen dinastia

Urrezko Horda[1] (mongolieraz: Алтан ОрдAltan Ord; tatareraz: Altın Urda; errusieraz: Золотая Ордаtranslit.: Zolotaya Orda) 1240ko hamarkadan osatutako khanerria izan zen, Mongolen Inperioaren mendebaldean, egungo Errusia, Ukraina, Moldavia, Kazakhstan eta Kaukasian.

Urrezko Horda errusiarrek XVI. mendetik aurrera erabilitako esapidea da. Arabiarrek eta pertsiarrek Ulus Juchi edo Kipchakeko Khanerri deitzen zioten.

Genghis Khan hildakoan mongolen inperioa lau semeren artean banandu zen. Mendebaldean mongolek okupatutako lurrak, egungo Errusia eta Kazakhstan, seme zaharrenek jaso zituzten: Horda Urdinaren buru bihurtuko zen Batuk, eta Horda Zuriaren buru bilakatuko zen Ordak.

Batuk, Subedei jeneral bikaina lagun, mendebalderago konkistatzeari ekin zion. Baxkirak eta Volgako Bulgariarrak azpiratu zituen 1236an. Hortik, egungo Ukrainako hegoaldeko estepak bereganatu zituen, kumandarrak mendebaldera joanaraziz. Gero iparralderantz jo zuen, eta 1240an Kiev arpilatu eta suntsitu zuen[2]. Hiru urtez Batuk errusiar printzerri nagusiak konkistatu zituen.

Ondoren, kumanoen migrazioa aitzakia zuela, are mendebalderago egin zuen. Polonia eta Hungaria arpilatu zituen, Legnikako eta Muhiko borroketan. Nolanahi ere, 1241ean, Ögedei Khan Handia hil zen Mongolian. Vienako setiotik itzuli behar izan zuen Batuk ondorengotzari buruzko eztabaidetan parte hartzeko, Pest suntsitu eta Bulgaria menperatu ondoren. Batuk Sarai hirian kokatu zuen Urrezko Hordaren hiriburua, Volga ibaiaren behealdean, khazarren Atil hiriburutik hurbil.

Möngke Khan hil ondoren (1259), Kublai Khan eta Ariq Bökeren arteko gatazkak mongolen inperioaren batasunari amaiera ekarri zion. Berehala, 1262an, Berke Khan buru zuen Urrezko Horda eta Hulagu Khan buru zuen Ilkhanerriaren arteko borroka piztu zen. Ondoren, Urrezko Horda estatu independente bilakatu zen.

Une gorenean Urrezko Hordak europar Errusiaren gehiena hartzen zuen barne, Karpatoetatik Uraletaraino, eta ekialderantz Siberiaren zati handi bat ere. Hegoaldean Itsaso Beltza, Kaukaso eta Ilkhanerriarekin zuen muga. XV. mendean khanerri txikiagotan (garrantzitsuenak Krimea, Astrakhan eta Kazan) zatitu zen. 1502an Krimeako Khanerriak Urrezko Hordaren azken hondarrak suntsitu zituen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. a b Golden Horde Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko ekainak 7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]